domingo, 15 de mayo de 2016

Paper-zorroa

Lau hileko honen ostean, azken sarrera bat egitea egokia iruditu  zaigu; izan ere, sarrera honen bitartez, Didaktikan egin ditugun jarduera guztiak bilduko ditugu. 

Hasteko, lau hilabeteari hasiera emateko, irakasleak gure iraganean izan genituen eskola bizipenak isladatzeko sarrera bat egitea proposatu zigun. Sarrera hori egiteko, haur hezkuntzan bizitutako hamar argazki aukeratu genituen eta horien inguruan gogoeta bat egin genuen, etorkizunean irakasle gisa nola jardun nahiko genuen azaltzeko.


Klase teorikoei hasiera emateko, Curriculum-aren testuinguruan barneratu ginen eta hau modu praktiko batean ikusi eta hobeto ulertzeko irakasleak talde txikitan jarri eta argazki bat egokitu zigun. Talde bakoitzak argazki horren kritika eta hausnarketa egin genuen eta ondoren, gela osoaren aurrean partekatu. 


Hausnarketekin jarraituz, talde txikitan berriro ere, esaldi desberdinen hausnarketa eta kritika egin ondoren, teoriarekin uztartzen saiatu ginen. Jarraian, gela osoarekin elkarbanatu genuen gure iritzia.


Ondoren, Curriculum formalean sakontzeko argazki elkarrizketa gauzatu genuen Euskal Herrian indarrean dagoen legearekin, Heziberri. Jarraian, gure eskola bizipenekin aderatzeko eskatu zigun irakasleak, elkarren arteko ezberdintasunak baleude haietaz jabetzeko. Horretarako, gure argazkiekin zerikusia duten legearen zenbait puntu aztertu genituen ea kontraesanak ziren edo bat zetozen biak.


Jarraian, Curriculumaren definizioa zehaztu genuen. Nahiz eta galdera erraza iruditu,  zailtasunak izan genituen  definizioa ematerakoan, horregatik, irakaslearen laguntza jaso genuen. Jarduera horien artean, gelan taula bat bete genuen Curriculumaren inguruan, eta ondoren irakasleak bi irakurgai irakurtzeko eskatu zigun.


Beste saio teoriko batean, Haur Hezkuntzako zenbait geletan martxan jartzen diren proiektuei buruzkoa izan zen. Klasea hasteko, irakasleek proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren berri genuen aurreiritzia jakin nahi zuten. Horretarako, hiruko taldeetan banatu ginen gure artean proiektuei buruz genekiena plazaratzeko. Argi genuena zen proiektu baten garapenean oinarritzen dela, jakina baita, zenbait eskoletako geletan proiektu bat martxan jartzen dute ikaskuntza mota desberdin asko erabiltzeko aukera baitago, betiere Curriculuma errespetatuz.

Didaktika irakasgaian sakontzeko, irakasleak talde bakoitzari irakurgai bat irakurgai bat esleitu zigun eta ondoren, ikaskideen aurrean azaldu behar genuen aurkezpen baten bidez. Aurkezpena egiteko gure taldeak PowerPoint bat erabili zuen euskarri audiobisualtzat. Egotzi zitzaigun testua "El Currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes" izan zen. Testu nahiko filosofikoa zenez, kosta egin ziztaigun ondo ulertzea eta aurkezpena nola egin zehaztea, baina aurkezpena egitean ikaskideek ondo ulertu zutela adierazi ziguten. Beraz, alde horretatik pozik gaude egindakoarekin.

Metodologien aurkezpenekin amaitzeko, Aingeru eta Begoñak Txokoetan Oinarrituriko Metodologiari buruz hitz egin ziguten. Horretarako, hasieran, gaiaren inguruan zer genekien galdetu ziguten, eta talde bakoitzak bere usteak/jakintzak plazaratu zituen. Gela txoko ezberdinetan antolatua zegoela, eta ikasgela talde ezberdinetan antolatua (ikasle kopuruen araberakoak, normalean 4-5 ikasle bitartekoak) zegoela genekien jada. Txoko bakoitzak izen bat dauka, eta bertan, ekintza ezberdin bat jorratzen da.

Metodologia ezberdinen inguruko irakurgai sakonak bezain mamitsuak esleitu zizkigun irakasleak talde bakoitzari. Haien inguruko irakurketa ondoren, haien arteko berdintasun eta antzekotasunak bilatzeari ekin genion alderaketak eginez.

Lau hilebeteari bukaera emateko, Ostrukak taldeak egin dugun unitate didaktikoa plazaratu genuen sarrera horretan. Gure unitate didaktikoan zentzumenen gaia jorratu genuen, interesgarria iruditu baitzitzaigun haurrekin lantzeko. Bertan, Unitate didaktikoak dituen ezaugarri guztiak bete genituen: ezaugarriak, helburuak, konpetentziak, jarduerak, etb.

Azkenik, espero dut hilabete hauetan zehar egindako ekarpenak guretzako bezain aberasgarriak izatea zuentzako ere. Besterik gabe, mila esker!

jueves, 12 de mayo de 2016

Metodologiak: berdintasunak eta ezberdintasunak

Blog-eko sarrera honetan kurtsoan zehar ikusi ditugun eta zenbait irakurgaien bidez hainbat metodologiei buruz atera dudan informazioa partekatzea gustatuko litzaidake. hau da, sarrera honen bitartez, lau meotodologia azalduko ditut, eta jarraian, metodologia hauek aztertu eta gero atera ditudan ondorioak (antzekotasun eta ezberdintasunen inguruan) eskainiko dizkizuet.

Hasteko, metodologia ezberdinen berri emango dizuet:

Proiektuen metodologia:

Metodologia honen ardatza haurren interesean datza, hau da, ikaskuntza beraien intereseko gaia abiapuntutzat hartuta ematen da. Honetarako proiektu bat martxan jarri aurretik egin behar den lana mordoa da, izan ere, lehenik eta behin haurren interesa zein den jakinda gaia hautatu behar da, ondoren haurrek gai honen inguruko ikerketa egingo dute. Baina haurrek ikerketa hau egin ahal izateko irakasleek aurretik beharrezkoak izango diren bilerak eta ikerketak egin beharko dituzte. Gainera, ezinbestekoa izango da proiektua aurrera eraman ahal izateko beharrezko materiala prestatzea. Kontuan hartu behar da ahal den neurrian komenigarria izango dela material hau haurrek sortzea, osatzea eta baita prestatzea ere.
Proiektu hauek burutzeko lagungarria da informazio iturri ezberdinez baliatzea, hala nola, entziklopediak, ipuinak, argazkiak eta baita bizi izan diren esperientzia ezberdinak ere. Izan ere, azken hauek benetan aberasgarriak izan daitezke.
Aipagarria da proiektuetan oinarritutako metodologia honek dituen abantailak; haurren gaitasun-garapena asko bizkortzeaz gain, ikaskuntza esanguratsua ziurtatzen du. Gainera, ikasleak berak izanik proiektuan lan egiten dutenak hauen autonomia era esanguratsuan lantzen da.
Ez da ahaztu behar honela lan egiteak gizarte ingurunearen eta ingurune fisikoaren artean, eta Komunikazio eta Irudikapen eremuetan egiten diren loturetan nabarmen laguntzen duela.
Honez gain, metodologia honek talde lana sustatzen du, izan ere, haurrek beraien artean taldean aritzeaz gain irakasle eta gurasoen parte hartzea bultzatzen du.

Tailerren metodologia:

Metodologia honetan, irakasleak ez ditu klaseak zuzentzen eta ikasleak hasiera batean lan indibuduala egin beharko du. Bere lana egindakoan taldeko beste kideekin bateratu eta egin dutena besteen aurrean azaldu beharko du talde osoak. Denboralizazioa malgua izango da baina gutxi gora behera 45 minutu inguruko saioak izango dira eta hauek gela guztian zehar egingo dira, ikasgela osoa erabiliz. Ebaluaketari dagokionez, irakasleak behaketa egin beharko du haurrak lanean dabiltzan bitartean, eta gero hau idatziz jaso beharko du. Ebaluaketa hau zuzena eta eraginkorra izan dadin, komenigarria izango da irakasleak behaketa jasoko duen orrian ikasleen izena, erabili den materiala, estrategiaren azalpena eta egindako komentarioen zutabeak bereiztea. Irakurgai honetan tailerren bidez landutako metodologiarekin lortu nahi den helburua haurrek arazo matematikoen aurrean irtenbide bat bilatzeko gai izatea da, horretarako nahi duten materiala erabiliz.
Metodologia honetan oinarritutako bigarren irakurgai honetan irakasleak arazo bat aurkezten die ikasleei, eta hortik aurrera behatzailearen papera hartzen du, ez gidariarena.
Irakurgai honetan aipatzen du pentsamenduaren konpetentziak eta arrazoinamenduak Haur Hezkuntzan paper garrantzitsua duela, horregatik modu honetan lan egitea eraginkorra izan daiteke. Ikasleak bakarka zein taldeka egin dezake lan, bere esku geratzen da, badaude arazoaren irtenbidera bakarrik iristen diren haurrak eta baita beraien artean bildu eta elkarrekin irtenbidea bilatzeari ekiten diotenak. Honen helburua ikasleek edozein baliabide erabiliz, beraien kabuz estrategiak asmatuz ahozko aritmetikako buruketak ebaztea da, aurretiko irakaskuntzarik gabe. Ebaluazioari dagokionez, irakasleak behatutakoa idatziz jasotzeaz gain eta haur bakoitzeko erregistro orriak erabiltzeaz gain, ikasleek erabilitako orriak ere jasotzen dira. Gainera, tailerra egiten ari diren bitartean argazkiak eta bideoak ere egiten dituzte, haurren arteko elkarrizketak grabatzen dituzte.


Decroly-ren metodologia:

Decroly jabetu zen, hezkuntzan, haurraren garapenarekin bat egiten zuen interesak ez zirela kontuan hartzen, hartara, materiak pisutsuegiak ziren haurrarentzako, eta beraz, desegokiak. Honekin amaitzearren, berak metodologia bat sortu zuen. Decroly-ren metodoa sinplea zen, haurren interesak zeintzuk ziren aztertzea garrantzitsua zen eta ondoren, hauek lantzea beharrezkoa. Haurren behar/interes guneak askotarikoak izan zitezkeen: jatorduak, oporrak, familia, garraioak, jokoak etab. Gisa honetako gaiek haurraren oinarrizko beharrak, sozialak edota intelektualak ase ditzakete. Metodologia hau jarraitzeko proposatuko diren interes guneek adin ezberdinetarako balioko dute, hauen sakontasun mailarekin  batera. Gainera, aberasgarria izango litzateke adin ezberdinetan gai berdintsua lantzea, beti ere, adin gehiago dutenekin, sakontasun maila handituz.

Hiru etapa bereizten ditu Dekroly-k globalizazio fasean:  lehenik behaketa, zeinetan haurrak zuzenean esperientzia zuzenak bizituko dituen; bigarrenik uztarketa fasea, bertan, ikasitakoaren egitura logiko bat gauzatzea da helburua; azkenik adierazpen fasea, zeinetan ikasleak ikasitakoa plazaratu egiten duen bide ezberdinetaz baliaturik.

1. Behaketa fasea: Lan nukleoek haurraren esperientzia sozial, familiar eta eskolarrarekin egin beharko dute bat.
Behaketa zuzenak ahalbidetzen du ikasle eta landuko den materiaren arteko batasuna. Zeharkako behaketa gauzatu daiteke, besteak beste, ikaskuntza elementua behagarria ez den unean. Bi behaketa formak uztargarriak dira, nahiz eta behaketa zuzenak irudi zurrunagoak ahalbidetzen dituen. 

2. Uztarketa fasea: Decrolyren globalizazio prozesuaren ezinbesteko pieza da hau. Atal honetan ikasleak lehenagotik aztertu dugun materiaren azterketa, lotura eta sistematizazioa egiten baitu. Uztarketa fase honetan bost bilketa azpiatal bereizten dira, hala nola, uztarketa espaziala, uztarketa tenporalak (segida, iraupen eta baterakortasunean bereizia), uztarketa kausalak, erabilgarritasun eta lanaren uztarketa; eta azkenik uztarketa etiko-moral-soziala. 

3. Adierazpen fasea: Ikasleak atal honetan adierazpen linguistikoa, matematikoa, gorputzezkoa, musikala eta plastikoa landuko du. Atal honetan garbi izan behar da ikasleak ulertzen duela, haren pentsaera plazaratzen badu. Irakasleak ikasleari pizgarri mota ezberdinak eman behar dizkio aukeran adierazpen mota ezberdinetan murgil dadin.



Txokoen metodologia:

Txokoen metodologian, irakasleak behatzailearen eta gidatzailearen papera egiten du. Hau da, bere esku hartzea handia da eta horri esker, metodologia mota hau dinamikoa eta arrakastatsua bihurtzen da. Haurrei libreki jarduten uzten die, arauak errespetatuz noski, eta aktiboki lan egiten dute. Metodologia honetan, ez dago espazio bakarra haurrek lan egiteko proiektuetan oinarritutako metodologian bezala, baizik eta espazio ezberdinak daude haurrek aukera desberdinak izan ditzaten. Hainbat eskoletan, espazioa aldatzen joaten da. Txokoetako taldekatzeak zenbaitetan libreak izan daitezke, eta bakarrik egon nahi izatekotan, libreki jardun ahalko dute. Proiektuetan ordea, gela osoa aritzen da jarduera berdina egiten, askatasun hori gabe.
Jardueren inguruan ere desberdintasunak badira, proiektuetan jarduerak aurretik zehaztuak daude; txokoetan ere, baina ez beste metodologian bezain zorrotz planifikatuak.Txokoetako denbora ez dago proiektuetakoa bezain zehaztua, denbora epe bat eskaintzen zaio jarduera horri baina malgutasunez jarduten da.
Halaber, umeek edukitzen duten askatasuna azpimarratzekoa iruditzen zaigu, autonomia bereganatzen joatea metodologia honen abantaila garrantzitsu bat iruditzen baitzaigu.   



EZBERDINTASUNAK-ANTZEKOTASUNAK
Jarraian, metodologia hauek azaldu ondoren, beraien arteko antzekotasun eta ezberdintasunak aztertuko ditugu. Hasteko, maisu/maistren papera edota eginkizunei dagokionez, metodologia guztietan irakasleak behatzaile papera egiten du; hala ere, proiektuen metodologian haurren interesak kontuan hartzen ditu eta gidatzaile moduan jarduten du txokoetan bezalaxe, tailerretan aldiz ez. Decroly-ren kasuan, ikaslearen laguntzailea izango da eta haurren interesak zeintzuk diren aztertzen ditu.
Ikasleen papera aztertuz, garbi dugu metodologia guztietan bat egiten duela ikaslearen paper aktiboak, beraz, kasu honetan, ez dago ezberdintasunik metodologien artean.
Hurrengo puntuari erreparatuz, espazioa, hain zuzen ere, ezberdintasun nabarmenena txokoetan dugu; izan ere, beste metodologietan gela osoan zehar lan egiten dute, honetan, aldiz, gela txokotan banatua dago eta txoko bakoitzean ekintza desberdin bat burutzen dute.
Denboraren inguruan hitz egiteko, esan dezakeguna da, proiektuen metodologian oso zehaztua dagoela, baina tailerretan eta txokoen metodologietan aldiz, malgutasunez jarduten da. Tailerretan gutxi gora behera 45 minutu.
Materialari buruz ezberdintasun handirik ez dira nabari, izan ere, proiektuen metodologian proiektu zehatz hori egiteko behar den materiala bakarrik erabiltzen da eta ahal den kasuan haurrek sortua edo eraikia. Decroly eta tailerrei dagokionez, irakasleak egoki kontsideratzen duen materiala eskuragarri izango dute, hau da, burutu behar duten lanerako behar duten materiala. Azkenik, txokoetan, askotariko materiala egongo da eskuragarri, eta txoko bakoitzean desberdina izango da, ekintzak desberdinak baitira. Beraz, materialaren inguruan esan dezakegu, jarduera bakoitza burutzeko behar den materiala erabiltzen dela metodologia guztietan.
Taldekatzeen inguruan, desberdintasun nabariagoak aurki ditzakegu. Izan ere, proiektuetan gela osoak jarduera berdina egiten du; tailerretan, haurrek batzuetan bakarrik jarduten dute eta beste batzuetan, aldiz, taldeka.Txokoetan, zenbaitetan libreki jarduten dute eta bakoitza nahi duen txokoan ibil daiteke, baina beste batzuetan, irakasleak txokoka taldekatzen ditu eta taldeka jarduten dute; nahiz eta, bakoitzak jarduera bakarrik burutu.
Azkenik, jardueren inguruan, jarduera guztiak aurretik zehaztuak daudela esan dezakegu. Baina, aipatzekoa da ere, txokoen metodologian, zenbait jarduera libreak direla, aurretik zehaztuta era malgu batean.

Besterik gabe, hau izan da irakurgaiak irakurri eta gero eta irakasgaian landu eta gero, metodologia desberdinei buruz eskaintzen dizuegun informazioa. Horrez gain, zuokin partekatu nahi izan dugu informazio guzti horretatik atera ditugun metodologien arteko antzekotasun eta ezberdintasunak.

Mila esker!

jueves, 5 de mayo de 2016

Ostrukak - Unitate Didaktikoa

Sarrera honetan Ostrukak taldeak egin dugun unitate didaktikoa erakutsi nahi dizuet. Gure unitate didaktkoa zentzumenen ingurukoa da eta espero dut gustukoa izatea. Dokumentu aspergarria ez izateko liburu edo aldizkari moduan jarri dut. Espero dut zuei interesgarri iruditzea eta gustura irakurtzea.

Jarraian idatzita dagoen web orrian ikusi ahal izango duzue:


Besterik gabe,

Mila esker!

lunes, 14 de marzo de 2016

Txokoetan oinarrituriko metodologia

Gaurko klasean, Aingeru eta Begoñak Txokoetan Oinarrituriko Metodologiari buruz hitz egin digute. Horretarako, hasieran, gaiaren inguruan zer dakigun galdetu digute, eta talde bakoitzak bere usteak/jakintzak plazaratu ditu. Honakoa da Eider, Leire eta hirurok txokoei buruz genekiena: Gela txoko ezberdinetan antolatua dago, eta ikasgela talde ezberdinetan antolatua (ikasle kopuruen araberakoak, normalean 4-5 ikasle bitartekoak). Txoko bakoitzak izen bat dauka, eta bertan, ekintza ezberdin bat jorratzen da.

Gaiaren inguruan jakiteko falta zaiguna berriz, zera da, ea zeintzuk diren metodologia honekin bete nahi diren helburuak eta beste metodologiekin alderatuz ea zein abantaila edota desabantaila dauzkan. Hontaz gain jakin nahi izan duguna da ea zein eratan eragiten duen txokoen metodologiak haurraren garapenean, gainera, taldeen antolaketari dagokionez interesgarria iruditu zaigu jakitea ea zein irizpideren arabera antolatzen diren taldeak, izan ere, talde batek ongi funtzionatzen ez badu hau nola konpondu jakin nahi izan dugu.

Ariketa honekin amaitutakoan, Begoñak bere eskolako bideo eta argazki batzuk erakutsi dizkigu, zeinak Txokoetan antolaturik dauden. Hauetatik atera dugun ikaskuntza nagusiak dira: Hasteko guk orainarte ezagututakotik urrun dagoela ikusi dugun eredua; bigarrenik, ez dagoela talde finkorik, baizik eta maiztasunez doazela taldeak aldatzen; gainera, ikasi dugu txoko bat haurrentzako erakargarria ez denean edota erakargarria izateaz uztean, bertako materiala berritzen dela; hontaz gain, ikasleak askatasuna du nahi duen txokora joateko; haurrek nahi duten txokoan nahi adina denbora egon daitezkeela jakin dugu, baldin eta ez badute behin eta berriro ekintza bera errepikatzen (mekanizista); adibide honetan gela bakoitza txoko bat dela jakin dugu, zeinak bere barnean azpitxokoak dauzkan. Ondorio orokor bezala esan dezakegu, Txokoekin Oinarritutako Metodologia era ezberdinetan jorra daitekela eskolaren arabera.

Aurkezpena

Aingeruk irakurgai bat egotzi zigun talde bakoitzari. Talde bakoitzak irakurgai bat irakurri behar genuen eta ondoren ikaskideen aurrean azaldu aurkezpen baten bidez. Aurkezpena egiteko gure taldeak PowerPoint bat erabili zuen euskarri audiobisualtzat.

Egotzi zitzaigun testua "EL Currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes" izan zen. Testu nahiko filosofikoa denez, kosta egin ziztaigun ondo ulertzea eta aurkezpena nola egin zehaztea, baina aurkezpena egitean ikaskideek ondo ulertu zutela adierazi ziguten. Beraz, alde horretatik posik gaude ure aurkezpenarekin. Horregatik, guztiokin partekatuko dut hemen:

El Currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes
Haur Hezkuntzako Curriculuma bizipen, harreman eta jakintzen sare gisa


Ireneri azalpeneko lehen zatia egokitu zitzaion, eta honetan Curriculuma komunitate batetik sortzen dena dela ikasi eta azaldu zuen, komunitate propiorako eraikia. Beraz, integratzailea izatea bilatzen dute, denon ezaugarriak kontuan hartuz eta inor alde batera utzi gabe. 


Honela, munduarekin harremana izatea bilatuz eta denon arteko elkarrizketa anitzen bidez, asko ikasi daitekeela diote idazleek. Argi geratzen da, beraz, konpetentzia edo betidanik ezagutu ditugun edukiak azaldu baino, Curriculumak ikasteko gogoa piztu eta jakinmina edota sormena bultzatu behar dituela (Haur Hezkuntzan guzti hauek dituzten garrantzia funtsezkoa da). 





Elkarrizketatik ikaste asko bereganatu ditzakeegula esaten du testuak, forma ezberdinak baitaude, guztiek pentsaera eta hitz egiteko edo galdetzeko modu desberdinak aberasgarriak direlako eta azkenik galderek gure ikasteko gogoa piztu dezakelako.







Jarraian, Haur Hezkuntzan ikasteko eta izateko esperientzia ahalbidetzen duten lau ardatz azalduko dizkizuegu. Eiderrek lehenengoa azalduko du, gero Andreak bigarrena, nik hirugarrena eta azkenik, Leirek laugarrena eta atera ditugun ondorioak azladuko dizkizue.

1. IZATEAREN ZENTZUEN BILKETA

Idazleen ustez identitateak izatearekin du zerikusia. Eta, ez dago determinatua; bazik eta, determinatu eta kuestionatu behar dugun alderdi bat dela diote. Horretarako, beste pertsonez baliatzen gara eta gure burua hobeto ezaguntzen dugu, hau da, beste pertsonekin harremanduz gure burua hobeto ezagutzen joaten gara.

Izatearen zentzuen bilakaerak lagundu egiten digu pazarazten eta elkarbanatzen pertsonek dugun anizkoitasuna, pertsona guztiak desberdinak gara eta idazleen ustez desberdintasun horiek garrantzitsuak dira eta ospatu behar ditugu.

Idazleek azpimarratzen dute identitatea ez dela aurkitu behar dugun zerbait edo gure bizitzan zehar markatzen diguna, baizik eta asmatu edo berregin dezakegun zerbait. Honen bidez, gu norbaitez maitemintzen gara, eta konturatu egiten gara pertsona horrek zer ekarpen egiten du gugan eta zerk balio digun gui bizitzan zehar aurrera jarraitzeko.




Andreak, ondoan dagoen diapositibari buruz hitz egin zuen.
Honek dio, elkarrizketa curriculumaren ardatza dela, eta honek norberak bere buruarekin, gelakideekin, eskolarekin, ingurune sozial eta kulturalarekin, eta orokorrean, mundu osoarekin komunikatzeko aukera ezinhobea eta funtsezkoa ahalbidetzen digu. Elkarrizketak (curriculumaren ardatza) ezagutzak sortzen laguntzen du. Beraz, ikasgela leku ahalbidetzailea da, komunitate bat bihurtzen da eta bertan hausnarketari, elkarrizketari eta trukaketari ekiten zaio. Halaber, gune atsegin horretan ikasleek elkarrekintzaren bidez identitate pertsonalak sortu edo birsortzeko aukera daukate, baita ezagutzak bereganatzeko ere.

Niri egokitu zitzaidan atala ondorengo hau da jarraian dugun diapositibaren laguntzarekin, bertan, curriculumaren inguruko beste ikuspegi bat azaltzen da, zeina zurruna eta aldez aurretik markatutakoa izan beharrean, unean uneko behar eta egoeretara moldatzen dena proposatzen den. Curriculuma eraikitzeko bide honetan ez dira arazoak saihestuko, baizik eta hauek ongietorriak izango dira eta hauek kontuan hartuz curriculum jasoago bat sortuko da, horregatik ziurgabetasunarekin jokatu behar dugu eta ez soilik zerbait finkoa dugunean helburu bezala hartara jo. Horregatik, dugu esaldi hau: "pentsatzea eta ezagutzea ez da egia absolutura iristea, ziurgabetasunarekin aritzea baizik".                                                                        




Leireri azkeneko bi atalak azaltzea egokitu zaio, horretarako testuan behin eta berriro harremanei eta elkarrizketei ematen zaien garrantzia azpimarratu du, esperientziak jakintzekin eta pentsamenduak afektuekin lotzea ezinbestekoa dela azalduz.


 Jarraian gure taldeak testu hau irakurrita atera dituen ondorioak azaldu ditu; hasteko, testua ulertzeko zailtasun batzuk izan ditugula aipatu du, baina behin eta berriz irakurriz eta honen inguruan hausnartuz, Curriculumaren inguruko beste ikuspegi bat eman digula ondorioztatu dugu. Orain arte, Curriculum hitza entzutean dokumentu ofizial bat etortzen zitzaigun burura, helburuz eta edukiz betea, orain, berriz, askoz aratago doan zerbait dela uste dugu. Denon artean eta denontzat sortua den zerbait dela argi dugu, gainera, edozein unetan, edozein gauzekin ikaskuntza bat eman daitekeela ere ikasi dugu. Izan ere ezinbestekoa da argi izatea ikaskuntza dokumentu bat baino askoz gehiago dela. 

Proiektu bidezko ikaskuntza


Gaurko klasea proiektuei Haur Hezkuntzako zenbait geletan martxan jartzen diren proiektuei buruzkoa izan da. Klasea hasteko, irakasleek proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren berri dugun aurreiritzia jakin nahi zuten. Horretarako, hiruko taldeetan banatu gara eta gure artean proiektuei buruz dakiguna plazaratu dugu. Eiderrek, Andreak eta nik ez genekien gehiegi metodo honi buruz, baina argi genuen metodologia desberdin bat dela eta proiektu baten garapenean oinarritzen dela. Izan ere, zenbait eskoletako geletan proiektu bat martxan jartzen dute ikaskuntza mota desberdin asko erabiltzeko aukera baitago, betiere Curriculuma errespetatuz.


Irakasleek proposatutako beste galdera bat izan da ea zer falta zaigun metodologia honi buruz ikasteko. Lehen aipatu dudan bezala, guk ez genekien gehiegi ikaskuntza mota honi buruz; nahiz eta proiektu baten ganapenean onarritutako ikaskuntza bat dela jakin, ez genituen garbi zeintzuk diren proiektu hauen zehaztapenak eta nola funtzionatzen duten.


Jarraian, proiektu hauei buruz gehiago jakitearren, Begoña irakasleak eskola bateko bi kasu praktiko erakutsi eta azaldu dizkigu. Lehenengoa, bost urteko haurren gelan zegoen gabezia batez sortutako proiektu bat izan da. Haurrek egutegi baten falta sumatu zuten eta irakasleak proposatu zuen beraiek eraikitako egutegi bat egitea bakoitzak; horren bidez, zenbakiak, hilabeten izenak (hainbat hizkuntzatan), jaiegunak, urtebetetzeak, urtaroak,.. eta beste hainbat gauza lantzeko aukera izan zuten. Haur bakoitzak bere egutegia sortu zuen eta hilabete bakoitzean urtaroaren araberako marrazki bat egin zuen.

Bigarren proiektua, haurrei berezko interesa pizten zien gai bat hartuz egin zuten proiektu bat izan zen. Proiektu hau futbolari buruzkoa izan zen eta arlo guztietan lantzeko aukera bikaina izan zen, Izan ere, matematika landu zen zenbakien bitartez, beste arlo batean lanbideak, eta abar. Proiektu honen helburua futbolaren inguruko hiztegi zabal bat jorratzea izan zen. Haurrek hitz asko ikastea lortu zuten eta gainera, beste gelakideekin partekatu zituzten (beste gelakideek ere beren hiztegia partekatuz).


Proiektuetan oinarritutako metodologia honetan sormena lantzen eta gauza oso baliagarriak ikasteko aukera ematen die; horrez gain, arlo guztiak hartzen dira kontuan. Beti ere, haurren interesetan oinarrituta.



Gue taldeak solastu ondoren, adostu dugu oso interesgarria den metodologia bat iruditzen zaigula. Honen bitartez, haurren interesa pizteaz gain, gai baten inguruan asko ikasteko aukera ematen baitu. Iruditzen zaigu tengabe fitxak erabiltzea baina askoz baliagarriagoa dela eta haurrak interes handiagoa erakusten dute. Beraz, gustatuko litzaiguke etorkizunean proiektuetan oinarritutako ikaskuntza jorratzea gure irakasle lanetan.

Zer da Curriculuma?

Irakasleak proposatu digun hurrengo lana Curriculumaren definizioa zehaztea izan da. Nahiz eta galdera erraza iruditu, ez da erraza definizio bat ematea, eta horregatik, irakasleak zenbait jarduera egiteko eskatu digu galderari hobeki erantzuteko. Jarduera horien artean, gelan taula bat bete dugu Curriculumaren inguruan, eta ondoren irakasleka bi irakurgai irakurtzeko eskatu digu.

Curriculum-a zer den definitzen hasteko, lau Curriculum mota daudela azaldu nahi izan dut:
Lehenengoa, Curriculum nulua, lantzen ez diren gaiei buruzko Curriculuma da, adibidez, sexualitatea, zoriontasuna,..
Bigarrena, Curriculum formala, adostatuta dagoen Curriculum-a da, dokumentu ofizialetan idatzita dagoena hain zuzen ere.
Hurrengoa, Curriculum erreala, Curriculumaren dokunmentu ofizialetik praktikan jartzen dena da.
Eta azkenik, Curriculum ezkutua dugu, ofizialean ez datorren baina egiten direnen ingurukoa da; batzuetan positiboa da, adibidez, lan taldean aritzea eta beste batzuetan negatiboa, adibidez, sexismoa.

Lehenengo irakurgaia "El curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen" izan da. Tituluan agertzen den bezala, irakurgai honek curriculum ezkutuari buruzkoa da. Bertan, azaltzen da nola irakasleek curriculumean ez dauden zenbait ideia transmititzen dizkiete beren ikasleei; adibidez, gelan dauden artelanen bidez, uniformearen bidez, dekorazioaren bidez, eta abar. Izan ere, askotan konturatu gabe ikasleek zenbait ideia eta balore ikasten dituzte nahiz eta curriculumean ez agertu, bisualki. Gainera, idazleak adierazten du ezaguera hauek ezkutuak izan beharrean curriculumean agertuko balira, ikasleek ez zituztela barneratuko.

Bigarren irakurgaian, "Curriculuma", oso argi azaltzen da Curriculuma definitzea nahiko zaila dela baina irakurgaian bertan nola egituratua dagoen azaltzen da; Curriculumak, helburuei buruz, edukiei buruz, metodologiari buruz, baliabide didaktikoei buruz eta ebaluazioari buruz hitz egiten duen dokumentu ofiziala dela dio. Gainera, idazleak azaltzen du hezkuntzarekin zerikusia duen guztia (politika, psikologia, pedagogia, gizartea, baloreak,...) har dezakegula Curriculumaren oinarritzat.

Azkenik, gelan egindako ariketa interesgarri bat hemen zintzilikatu nahiko nuke Curriculuma zer den definitu aurretik, izan ere, jarduera guzti hauek definizio konplexu hori eman ahal izateko lagungarriak izan baitira. Gelan, Curriculuma zer den hobeto ulertzeko hurrengo taula hau burutu dugu:


Hau guztia kontuan izanik, Curriculuma zer den definitzen saiatuko naiz. Hasteko esan beharra dago definitzeko nahiko hitz konplexua dela, adituek era askotara definitzen baitute. Hala ere, ni guztiz ados nago Curriculuma testuarekin; Curriculuma edukiak, helburuak, metodologia, ebaluazioa eta abar jasotzen dituen dokumentu ofiziala baita. Beste era batera esanda, zer, nola, noiz eta non irakatsi eta ikasi behar den azaltzen duen dokumentua. Dokumentu hau hezkuntza ministerioak diseinatu egiten dut eta ondoren, zentru bakoitzeko irakasleek beren gelan aplikatzen dute

Eskola Bizipenak & Heziberri

Lan hau burutzeko irakasleak proposatu digu idatzi eta partekatu dugun argazki elkarrizketa Euskal Herrian indarrean dagoen legearekin alderatzeko, hau da, gure eskola bizipenak legearekin konparatzeko. Horretarako, nire argazkiekin zerikusia duten legearen zenbait puntu aztertuko ditut ea kontraesanak diren edo bat datozen biak.

Hasteko, heziberrin irakurri dudan atal bat elebitasunari dagokiona izan da. Legean jartzen duenez, elebitasuna bultzatu behar da eta Haur Hezkuntzan bi hizkuntza ofizialak (Euskara eta Gaztelania) irakatsi behar dira. Hala ere, azpimarratuta dago Euskarari lehentasuna ematen saiatu behar garela hizkuntzen erabilera sozialaren desoreka berdintzeko. Halaber, hizkuntza ofiziala ez den hizkuntza internazional bat ere irakasten da. Ni txikia nintzenean, klase gehienak euskaraz ematen nituen. Hala ere, gaztelerako klaseren bat ere izaten genuen, eta Ingelesa ikasten hasi ginen Haur Hezkuntzako etapan. Beraz, orain lehen zen bezala jarraitzen du, izan ere, lehentasuna ematen zioten Euskarari erabilera sozialaren desoreka sahiesteko. Horrez gain, asko azpimarratzen da Curriculumean zehar hizkuntzen garrantzia, eta nik nire eskola bizipenean adierazi nuen zenbait liburu irakurtzen nituela hizkuntzaren hobekuntza bat lortzeko; izan ere, ni txikia nintzenean ere garrantzi handia ematen zioten hizkuntzari eta eleaniztasunari.

Ordutegiari dagokionez ere, Legeak dioena bat dator nire Eskola Bizipenekin. Haurrak pixkanaka sartzen joaten ginen eskolara eta irakasleen eta gurasoen arteko zubia sortzen zen. Horrez gain, legeak dio haurrek atxeden txandakatua izango dutela, eta ni txikia nintzela patioan jolasteko atxedena uzten ziguten. Orain, lehen bezala, haurrak 8 orduz egon daitezke eskolan; hala ere, familiei zerbitzu zabala eskaintzen diete.

Familiaren inplikazioaren aldetik antzekotasun handia somatzen dut. 19.artikuluan azaltzen den bezala, familiak eskubidea du haurraren eskola-hezkuntzaren jarraipena egiteko, eta nire Haur Hezkuntzako etapan ere horrela izaten zen. Horrez gain, artikulu beran azaltzen den bezala, nire Haur Hezkuntzako etapan jarduerak egiten ziren gurasoen eta familen parte-hartzea bultzatzearren eta eskolaren eta familiaren harremana hobetzearren. Ni txikia nintzela festak antolatzen ziren eta familai guztiak gonbidatzen ziren haurrekin egoteko eta beren parte-hatzea bultzatzeko. Beraz, antzekotasun handia du legean jartzen duenarekin.

Nire argazki-elkarrizketan agertzen den atal bat txangoak dira, beraien bidez elkarbizitza bultzatzea lortzen baitugu. Heziberrin, ez da txangoei buruz ezer adierazten, txangoak egitea eskola bakoitzaren esku geratzen baita. Hala ere, bai azaltzen da Curriculum-ean elkarbizitzarako konpetentzia. Izan ere, garrantzi handia du elkarbizitza sustatzeak; beraz, zerikusia du nire eskola bizipenetan aipatu nuenarekin. 

Erlijioaren aldetik, Legearen Bigarren Xedapen Gehigarrian agertzen da Haur Hezkuntzako bigarren zikloan erlijio-ikaskuntzak jasoko direla. Beraz, 4-5 urteko ikasleak erlijio klaseak izango dituztela adierazten da. Xedapen hau nire eskolako bizipenekin alderatzen badut, nik ez nituen erlijio klaserik jaso Haur Hezkuntzako etapan zehar; eta ezta ere Lehen Hezkuntzan, hauek borondatezkoak baitziren. Gai honen inguruan ezin dut askoz gehiago aipatu nire eskolan ez baitzen erlijiorik ematen. Hala ere, esan beharra dago Heziberri legearekin konparatuz aldaketa nabarmen bat dela lehen erlijioa ez ematea eta orain bigarren zikloan derrigorrezkoa izatea.

Curriculum formalari dagokionez, konturatu naiz orain bezala, lehen ere horrelako Curriculum bat jarrraitzen zutela irakasleek. Nahiz eta berdina ez izan, zenbait aldaketa egin baitituzte urtean zehar, irakasleek Curriculum horren baitan ematen dituzte klaseak. Bertan, azalduta dago zein den beraiek burutu behar duten lana orokorrean, eta gero irakasle bakoitzak bere erara moldatu eta lan egiten du. Curriculum-a eskola guztietan eta urtero ezarrita dago, eta irakasle guztiek jarraitzen dute. Beraz, ni txikia nintzenean ere, Curriculum-aren arabera lan egiten zuten nire irakasleek; baina guztiz berdina ez zenez, zenbait desberdintasun ditu Heziberrirekin alderatuz

Hauek dira Heziberri nire eskola bizipenekin erlazionatu ditzakedan puntuak beste asko irakasleei zuzenduta daudenez, ez nintzen haien konsziente ni txikia nintzenean; beraz, ezin ditut alderatu.
Azkenik, esan nahiko nuke beste hainbat atal ere azaltzen direla Curriculum-ean. Hala ere, Curriculum-a irakasleei zuzenduta dagoenez, eta ni ikaslea nintzen aldetik, azaltzen diren puntu askoei buruz ezin dut gehiegi esan. Izan ere, nire eskola bizipenetan ez nuen horien berririk.

Hausnarketa 2

Didaktikako azken klase teoriko honetan (hilabete batzuk pasa arte), Irakasleak aurreko astean bezalaxe hausnarketatxo bat egitea eskatu digu. Hausnarketa klase honen ingurua izatea proposatu digu, eta horretarako, klasean, zenbait esaldi esanguratsu irakurri eta kritikatu ditugu. 

Klaseari hasiera emateko, Irakasleak esaldi bat irakurri du eta guztion hartean esaldiak zioena azaldu, eta ondoren, horren hausnarketa egin dugu. Jarraian, taldeka jarri gara eta bakoitzari esaldi bat eman dio irakasleak. Talde bakoitzak bere esaldiaren interpretazioa eta hausnarketa egin du eta gelakideekin konpartitu. 



Andrea, Irene eta niri  ''La educación es el pasaporte hacia el futuro, el mañana pertenece a aquellos que se preparan para él en el día de hoy'' (Malcolm X, 1925-1965) esaldia egokitu zaigu.  Beraz, esaldi honek dioena azaltzeari eta ondoren hausnartzeari ekin diogu. Gure iritziz, esaldi honek dio hezkuntza funtsezkoa dela haurrek etorkizun on bat izateko. Izan ere, guztiok izan dezakete etorkizun bat, baina hezkuntzarik gabe manipulatua izateko arriskua izan dezakezu. gainera, hezkuntzak arrazionalki zure erabakiak hartzeko aukera aparta eskaintzen dizu. Horrez gain, oso tresna bikaina da etorkizunean errekurtsoak izateko aukera ematen baitizu. Izan ere, hezkuntzaren laguntzaz lortzen dituzun errekurtsoak etorkizunean oso baliagarriak izan daitezke zuretzat. Azpimarratu nahi izan dugu zein baliotsua den etorkizunean, orain ikasitako guztia eta hezkuntzak ematen diguna. Beraz, guztiz ados gaude Malcolm X-ek esandako esaldiarekin, oso garrantzitsua eta lagungarria baita hezkuntza etorkizunean eta bizitza osoan  zehar. nin


Talde bakoitzak bere esaldia irakurtzen ari zen bitartean,  konturatzen joan gara esaldi askotan hombre eta maestro hitza azaldu direla. Horrelako hitzek emakumeak baztertzen ditu, genero maskulinoa erabiltzen baitu eta irakasleak azpimarratu du komenigarria izango litzakeela beste zenbait hitzengatik aldatzea. Generorik ez duten hitzak ere baditugu gure hizkuntzan eta ados gaude hobe litzakeela horrelako hitzak erabiltzea tea inor ez batertzea. Beraz, hitz horiek erabili ordez garrantzitsua iruditzen zait esatea ser humano eta docente erabitzea komenigarriagoa dela. 

Oso esaldi interesgarriak izan dira klasean landu ditugunak, adibidez, ikasleei hainbeste eduki irakasten saiatu ordez hori lortu gabe, eduki gutxiago irakastea baina eduki horienganako haurren interesa piztea errazago izango baita beraientzat interes hori edukita edukiak barneratzea. Horrez gain, azpimarratu dugu irakasleak sinistu behar duela irakatsi nahi duen hori, bestela ziurtasun eza transmititu egiten baitu. Hala ere, nahiz eta irakasleak ziurtasuna eduki behar duen haurrek berneratzea lortzearren, ikasleak ere entzun behar ditu eta irakasleak jakin behar du, berak dioena ez dela beti egia borobila eta batzuetan konfunditu ere egin daitekeela, inor ez baita perfektua.

Bukatzeko, Irenek bere Blog-ean aipatu duen bezala, oso erreflexio interegarria egin dugu gelan. Nahiz eta hezkuntzak askotan zailtasunak dituen eta agintzen duen jendea duenbere gainean zenbait zailtasun jartzen dituenak, esperatza izatea funtsezkoa da. Nire ustez horregatik gaude ere magisteritza gradua egiten, hezkuntzan hobekuntzak egin ahal ditugularen konfiantza dugulako. Beraz, argi izan behar dugu esperantza ez dela galdu behar eta guk zenbait aldaketa eta hobekuntza egiteko aukera dugula etorkizunari begira.

domingo, 7 de febrero de 2016

Hausnarketa

Didaktikako klasea amaiturik, irakasleak, izandako klasearen inguruko hausnarketa txiki bat egiteko eskatu zigun. Hona hemen bada, ostiraleko klasearen inguruko hausnarketa.

Curriculum ezberdinen aipamena egin, eta, haien inguruko azalpenak eman zituen irakasleak klaseari hasiera ematearren, hala, Curriculum nuloa, Curriculum ezkutua, Curriculum formala eta Curriculum errealaren ezaugarriak alderatu genituen.

Curriculum nuloan hezkuntzan lantzen ez diren gaiak ditugu; sexualitatea, heriotza eta zoriontasuna besteak beste.

Curriculum ezkutuan, berriz, modu ofizialean edota formalean ez datozen gaietaz arduratzen da.

Jarraian Curriculum formala dugu, zeinetan aurretik adosturiko gaiak lantzen diren.

Azkenik, Curriculum erreala, benetan jorratzen diren gaietaz arduratzen da, hau da, praktikan du haren jatorria.


Curriculum ezberdinen bereizketarekin amaitzean, irudi bana egokitu zitzaigun bikoteko eta haren inguruko hausnarketa gauzatu behar genuen ondoren gure prespektiba gainontzeko kideen aurrean azaltzeko. Ondorengoa da guri egokitu zitzaigun irudia.


Irudi honen interpretazioa egiterako garaian bat gentozen askotan kexu garela besteen jarrera batekin, jaramonik egin gabe gu geu ere benetan berdin edota okerrago jarduten dugula. Hala, gainontzekoak kritikatu baino lehen, gure buruari begiratu beharko genioke, benetan zertan ari garen jabetu eta orduan baino ez baitugu izango eskubidea kexatzeko.

Esan beharra dago jarduera hau asko gustatu zitzaidala, izan ere talde lana bultzatzen da bikoteetan hausnarketak eta interpretazio ezberdinak eginez, eta gainera, onderen ikasleok gara gainontzekoei azaltzen dieguna gure ikuspuntua irudi honekiko. Metedo honekin gainera, beste ikaskide batek azalpenarekin bat dagoen ala ez adierazteko askatasuna du, eta guk esandakoa aberastu edota beste hari batetik tira egitekoa ere.

Irakasleak klasekide guztien artean banaturiko irudiak hezkuntza munduarekin lotzen saiatzeko eskatu zigun, eta hala jabetu ginen guztiek zutela haien egoera praktiko bat ikastetxe barruan. Gureari dagokionez, esan genezake askotan ikasle batek beste bati garrasi egiten dionean, bertan agertzen dela irakaslea, baina hau ere haserre bizian ikasleari garrasika esanez ez garrasi gehiago egiteko edota ez dela garrasi egin behar. Honen aurrean noski, ikasleak irakaslea hari garrasika ikusten du eta egoera nahasi batean aurkitzen du bere burua. Hori dela eta, kontuan hartu behar dugu norekin ari garen eta zer nolako formak erabiltzen ditugun haren aurrean, azkenfinean egoera askoren aurrean irakaslea baita gure eredua eta nahiz eta gauza bat esan kontrakoa egiten ari den bitartean, haren jokabidearekin geldituko gara bere hitzekin baino.