Irakasleak proposatu digun hurrengo lana Curriculumaren definizioa zehaztea izan da. Nahiz eta galdera erraza iruditu, ez da erraza definizio bat ematea, eta horregatik, irakasleak zenbait jarduera egiteko eskatu digu galderari hobeki erantzuteko. Jarduera horien artean, gelan taula bat bete dugu Curriculumaren inguruan, eta ondoren irakasleka bi irakurgai irakurtzeko eskatu digu.
Curriculum-a zer den definitzen hasteko, lau Curriculum mota daudela azaldu nahi izan dut:
Lehenengoa, Curriculum nulua, lantzen ez diren gaiei buruzko Curriculuma da, adibidez, sexualitatea, zoriontasuna,..
Bigarrena, Curriculum formala, adostatuta dagoen Curriculum-a da, dokumentu ofizialetan idatzita dagoena hain zuzen ere.
Hurrengoa, Curriculum erreala, Curriculumaren dokunmentu ofizialetik praktikan jartzen dena da.
Eta azkenik, Curriculum ezkutua dugu, ofizialean ez datorren baina egiten direnen ingurukoa da; batzuetan positiboa da, adibidez, lan taldean aritzea eta beste batzuetan negatiboa, adibidez, sexismoa.
Lehenengo irakurgaia "El curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen" izan da. Tituluan agertzen den bezala, irakurgai honek curriculum ezkutuari buruzkoa da. Bertan, azaltzen da nola irakasleek curriculumean ez dauden zenbait ideia transmititzen dizkiete beren ikasleei; adibidez, gelan dauden artelanen bidez, uniformearen bidez, dekorazioaren bidez, eta abar. Izan ere, askotan konturatu gabe ikasleek zenbait ideia eta balore ikasten dituzte nahiz eta curriculumean ez agertu, bisualki. Gainera, idazleak adierazten du ezaguera hauek ezkutuak izan beharrean curriculumean agertuko balira, ikasleek ez zituztela barneratuko.
Bigarren irakurgaian, "Curriculuma", oso argi azaltzen da Curriculuma definitzea nahiko zaila dela baina irakurgaian bertan nola egituratua dagoen azaltzen da; Curriculumak, helburuei buruz, edukiei buruz, metodologiari buruz, baliabide didaktikoei buruz eta ebaluazioari buruz hitz egiten duen dokumentu ofiziala dela dio. Gainera, idazleak azaltzen du hezkuntzarekin zerikusia duen guztia (politika, psikologia, pedagogia, gizartea, baloreak,...) har dezakegula Curriculumaren oinarritzat.
Azkenik, gelan egindako ariketa interesgarri bat hemen zintzilikatu nahiko nuke Curriculuma zer den definitu aurretik, izan ere, jarduera guzti hauek definizio konplexu hori eman ahal izateko lagungarriak izan baitira. Gelan, Curriculuma zer den hobeto ulertzeko hurrengo taula hau burutu dugu:

Hau guztia kontuan izanik, Curriculuma zer den definitzen saiatuko naiz. Hasteko esan beharra dago definitzeko nahiko hitz konplexua dela, adituek era askotara definitzen baitute. Hala ere, ni guztiz ados nago Curriculuma testuarekin; Curriculuma edukiak, helburuak, metodologia, ebaluazioa eta abar jasotzen dituen dokumentu ofiziala baita. Beste era batera esanda, zer, nola, noiz eta non irakatsi eta ikasi behar den azaltzen duen dokumentua. Dokumentu hau hezkuntza ministerioak diseinatu egiten dut eta ondoren, zentru bakoitzeko irakasleek beren gelan aplikatzen dute
No hay comentarios:
Publicar un comentario