domingo, 15 de mayo de 2016

Paper-zorroa

Lau hileko honen ostean, azken sarrera bat egitea egokia iruditu  zaigu; izan ere, sarrera honen bitartez, Didaktikan egin ditugun jarduera guztiak bilduko ditugu. 

Hasteko, lau hilabeteari hasiera emateko, irakasleak gure iraganean izan genituen eskola bizipenak isladatzeko sarrera bat egitea proposatu zigun. Sarrera hori egiteko, haur hezkuntzan bizitutako hamar argazki aukeratu genituen eta horien inguruan gogoeta bat egin genuen, etorkizunean irakasle gisa nola jardun nahiko genuen azaltzeko.


Klase teorikoei hasiera emateko, Curriculum-aren testuinguruan barneratu ginen eta hau modu praktiko batean ikusi eta hobeto ulertzeko irakasleak talde txikitan jarri eta argazki bat egokitu zigun. Talde bakoitzak argazki horren kritika eta hausnarketa egin genuen eta ondoren, gela osoaren aurrean partekatu. 


Hausnarketekin jarraituz, talde txikitan berriro ere, esaldi desberdinen hausnarketa eta kritika egin ondoren, teoriarekin uztartzen saiatu ginen. Jarraian, gela osoarekin elkarbanatu genuen gure iritzia.


Ondoren, Curriculum formalean sakontzeko argazki elkarrizketa gauzatu genuen Euskal Herrian indarrean dagoen legearekin, Heziberri. Jarraian, gure eskola bizipenekin aderatzeko eskatu zigun irakasleak, elkarren arteko ezberdintasunak baleude haietaz jabetzeko. Horretarako, gure argazkiekin zerikusia duten legearen zenbait puntu aztertu genituen ea kontraesanak ziren edo bat zetozen biak.


Jarraian, Curriculumaren definizioa zehaztu genuen. Nahiz eta galdera erraza iruditu,  zailtasunak izan genituen  definizioa ematerakoan, horregatik, irakaslearen laguntza jaso genuen. Jarduera horien artean, gelan taula bat bete genuen Curriculumaren inguruan, eta ondoren irakasleak bi irakurgai irakurtzeko eskatu zigun.


Beste saio teoriko batean, Haur Hezkuntzako zenbait geletan martxan jartzen diren proiektuei buruzkoa izan zen. Klasea hasteko, irakasleek proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren berri genuen aurreiritzia jakin nahi zuten. Horretarako, hiruko taldeetan banatu ginen gure artean proiektuei buruz genekiena plazaratzeko. Argi genuena zen proiektu baten garapenean oinarritzen dela, jakina baita, zenbait eskoletako geletan proiektu bat martxan jartzen dute ikaskuntza mota desberdin asko erabiltzeko aukera baitago, betiere Curriculuma errespetatuz.

Didaktika irakasgaian sakontzeko, irakasleak talde bakoitzari irakurgai bat irakurgai bat esleitu zigun eta ondoren, ikaskideen aurrean azaldu behar genuen aurkezpen baten bidez. Aurkezpena egiteko gure taldeak PowerPoint bat erabili zuen euskarri audiobisualtzat. Egotzi zitzaigun testua "El Currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes" izan zen. Testu nahiko filosofikoa zenez, kosta egin ziztaigun ondo ulertzea eta aurkezpena nola egin zehaztea, baina aurkezpena egitean ikaskideek ondo ulertu zutela adierazi ziguten. Beraz, alde horretatik pozik gaude egindakoarekin.

Metodologien aurkezpenekin amaitzeko, Aingeru eta Begoñak Txokoetan Oinarrituriko Metodologiari buruz hitz egin ziguten. Horretarako, hasieran, gaiaren inguruan zer genekien galdetu ziguten, eta talde bakoitzak bere usteak/jakintzak plazaratu zituen. Gela txoko ezberdinetan antolatua zegoela, eta ikasgela talde ezberdinetan antolatua (ikasle kopuruen araberakoak, normalean 4-5 ikasle bitartekoak) zegoela genekien jada. Txoko bakoitzak izen bat dauka, eta bertan, ekintza ezberdin bat jorratzen da.

Metodologia ezberdinen inguruko irakurgai sakonak bezain mamitsuak esleitu zizkigun irakasleak talde bakoitzari. Haien inguruko irakurketa ondoren, haien arteko berdintasun eta antzekotasunak bilatzeari ekin genion alderaketak eginez.

Lau hilebeteari bukaera emateko, Ostrukak taldeak egin dugun unitate didaktikoa plazaratu genuen sarrera horretan. Gure unitate didaktikoan zentzumenen gaia jorratu genuen, interesgarria iruditu baitzitzaigun haurrekin lantzeko. Bertan, Unitate didaktikoak dituen ezaugarri guztiak bete genituen: ezaugarriak, helburuak, konpetentziak, jarduerak, etb.

Azkenik, espero dut hilabete hauetan zehar egindako ekarpenak guretzako bezain aberasgarriak izatea zuentzako ere. Besterik gabe, mila esker!

No hay comentarios:

Publicar un comentario