lunes, 14 de marzo de 2016

Txokoetan oinarrituriko metodologia

Gaurko klasean, Aingeru eta Begoñak Txokoetan Oinarrituriko Metodologiari buruz hitz egin digute. Horretarako, hasieran, gaiaren inguruan zer dakigun galdetu digute, eta talde bakoitzak bere usteak/jakintzak plazaratu ditu. Honakoa da Eider, Leire eta hirurok txokoei buruz genekiena: Gela txoko ezberdinetan antolatua dago, eta ikasgela talde ezberdinetan antolatua (ikasle kopuruen araberakoak, normalean 4-5 ikasle bitartekoak). Txoko bakoitzak izen bat dauka, eta bertan, ekintza ezberdin bat jorratzen da.

Gaiaren inguruan jakiteko falta zaiguna berriz, zera da, ea zeintzuk diren metodologia honekin bete nahi diren helburuak eta beste metodologiekin alderatuz ea zein abantaila edota desabantaila dauzkan. Hontaz gain jakin nahi izan duguna da ea zein eratan eragiten duen txokoen metodologiak haurraren garapenean, gainera, taldeen antolaketari dagokionez interesgarria iruditu zaigu jakitea ea zein irizpideren arabera antolatzen diren taldeak, izan ere, talde batek ongi funtzionatzen ez badu hau nola konpondu jakin nahi izan dugu.

Ariketa honekin amaitutakoan, Begoñak bere eskolako bideo eta argazki batzuk erakutsi dizkigu, zeinak Txokoetan antolaturik dauden. Hauetatik atera dugun ikaskuntza nagusiak dira: Hasteko guk orainarte ezagututakotik urrun dagoela ikusi dugun eredua; bigarrenik, ez dagoela talde finkorik, baizik eta maiztasunez doazela taldeak aldatzen; gainera, ikasi dugu txoko bat haurrentzako erakargarria ez denean edota erakargarria izateaz uztean, bertako materiala berritzen dela; hontaz gain, ikasleak askatasuna du nahi duen txokora joateko; haurrek nahi duten txokoan nahi adina denbora egon daitezkeela jakin dugu, baldin eta ez badute behin eta berriro ekintza bera errepikatzen (mekanizista); adibide honetan gela bakoitza txoko bat dela jakin dugu, zeinak bere barnean azpitxokoak dauzkan. Ondorio orokor bezala esan dezakegu, Txokoekin Oinarritutako Metodologia era ezberdinetan jorra daitekela eskolaren arabera.

Aurkezpena

Aingeruk irakurgai bat egotzi zigun talde bakoitzari. Talde bakoitzak irakurgai bat irakurri behar genuen eta ondoren ikaskideen aurrean azaldu aurkezpen baten bidez. Aurkezpena egiteko gure taldeak PowerPoint bat erabili zuen euskarri audiobisualtzat.

Egotzi zitzaigun testua "EL Currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes" izan zen. Testu nahiko filosofikoa denez, kosta egin ziztaigun ondo ulertzea eta aurkezpena nola egin zehaztea, baina aurkezpena egitean ikaskideek ondo ulertu zutela adierazi ziguten. Beraz, alde horretatik posik gaude ure aurkezpenarekin. Horregatik, guztiokin partekatuko dut hemen:

El Currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes
Haur Hezkuntzako Curriculuma bizipen, harreman eta jakintzen sare gisa


Ireneri azalpeneko lehen zatia egokitu zitzaion, eta honetan Curriculuma komunitate batetik sortzen dena dela ikasi eta azaldu zuen, komunitate propiorako eraikia. Beraz, integratzailea izatea bilatzen dute, denon ezaugarriak kontuan hartuz eta inor alde batera utzi gabe. 


Honela, munduarekin harremana izatea bilatuz eta denon arteko elkarrizketa anitzen bidez, asko ikasi daitekeela diote idazleek. Argi geratzen da, beraz, konpetentzia edo betidanik ezagutu ditugun edukiak azaldu baino, Curriculumak ikasteko gogoa piztu eta jakinmina edota sormena bultzatu behar dituela (Haur Hezkuntzan guzti hauek dituzten garrantzia funtsezkoa da). 





Elkarrizketatik ikaste asko bereganatu ditzakeegula esaten du testuak, forma ezberdinak baitaude, guztiek pentsaera eta hitz egiteko edo galdetzeko modu desberdinak aberasgarriak direlako eta azkenik galderek gure ikasteko gogoa piztu dezakelako.







Jarraian, Haur Hezkuntzan ikasteko eta izateko esperientzia ahalbidetzen duten lau ardatz azalduko dizkizuegu. Eiderrek lehenengoa azalduko du, gero Andreak bigarrena, nik hirugarrena eta azkenik, Leirek laugarrena eta atera ditugun ondorioak azladuko dizkizue.

1. IZATEAREN ZENTZUEN BILKETA

Idazleen ustez identitateak izatearekin du zerikusia. Eta, ez dago determinatua; bazik eta, determinatu eta kuestionatu behar dugun alderdi bat dela diote. Horretarako, beste pertsonez baliatzen gara eta gure burua hobeto ezaguntzen dugu, hau da, beste pertsonekin harremanduz gure burua hobeto ezagutzen joaten gara.

Izatearen zentzuen bilakaerak lagundu egiten digu pazarazten eta elkarbanatzen pertsonek dugun anizkoitasuna, pertsona guztiak desberdinak gara eta idazleen ustez desberdintasun horiek garrantzitsuak dira eta ospatu behar ditugu.

Idazleek azpimarratzen dute identitatea ez dela aurkitu behar dugun zerbait edo gure bizitzan zehar markatzen diguna, baizik eta asmatu edo berregin dezakegun zerbait. Honen bidez, gu norbaitez maitemintzen gara, eta konturatu egiten gara pertsona horrek zer ekarpen egiten du gugan eta zerk balio digun gui bizitzan zehar aurrera jarraitzeko.




Andreak, ondoan dagoen diapositibari buruz hitz egin zuen.
Honek dio, elkarrizketa curriculumaren ardatza dela, eta honek norberak bere buruarekin, gelakideekin, eskolarekin, ingurune sozial eta kulturalarekin, eta orokorrean, mundu osoarekin komunikatzeko aukera ezinhobea eta funtsezkoa ahalbidetzen digu. Elkarrizketak (curriculumaren ardatza) ezagutzak sortzen laguntzen du. Beraz, ikasgela leku ahalbidetzailea da, komunitate bat bihurtzen da eta bertan hausnarketari, elkarrizketari eta trukaketari ekiten zaio. Halaber, gune atsegin horretan ikasleek elkarrekintzaren bidez identitate pertsonalak sortu edo birsortzeko aukera daukate, baita ezagutzak bereganatzeko ere.

Niri egokitu zitzaidan atala ondorengo hau da jarraian dugun diapositibaren laguntzarekin, bertan, curriculumaren inguruko beste ikuspegi bat azaltzen da, zeina zurruna eta aldez aurretik markatutakoa izan beharrean, unean uneko behar eta egoeretara moldatzen dena proposatzen den. Curriculuma eraikitzeko bide honetan ez dira arazoak saihestuko, baizik eta hauek ongietorriak izango dira eta hauek kontuan hartuz curriculum jasoago bat sortuko da, horregatik ziurgabetasunarekin jokatu behar dugu eta ez soilik zerbait finkoa dugunean helburu bezala hartara jo. Horregatik, dugu esaldi hau: "pentsatzea eta ezagutzea ez da egia absolutura iristea, ziurgabetasunarekin aritzea baizik".                                                                        




Leireri azkeneko bi atalak azaltzea egokitu zaio, horretarako testuan behin eta berriro harremanei eta elkarrizketei ematen zaien garrantzia azpimarratu du, esperientziak jakintzekin eta pentsamenduak afektuekin lotzea ezinbestekoa dela azalduz.


 Jarraian gure taldeak testu hau irakurrita atera dituen ondorioak azaldu ditu; hasteko, testua ulertzeko zailtasun batzuk izan ditugula aipatu du, baina behin eta berriz irakurriz eta honen inguruan hausnartuz, Curriculumaren inguruko beste ikuspegi bat eman digula ondorioztatu dugu. Orain arte, Curriculum hitza entzutean dokumentu ofizial bat etortzen zitzaigun burura, helburuz eta edukiz betea, orain, berriz, askoz aratago doan zerbait dela uste dugu. Denon artean eta denontzat sortua den zerbait dela argi dugu, gainera, edozein unetan, edozein gauzekin ikaskuntza bat eman daitekeela ere ikasi dugu. Izan ere ezinbestekoa da argi izatea ikaskuntza dokumentu bat baino askoz gehiago dela. 

Proiektu bidezko ikaskuntza


Gaurko klasea proiektuei Haur Hezkuntzako zenbait geletan martxan jartzen diren proiektuei buruzkoa izan da. Klasea hasteko, irakasleek proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren berri dugun aurreiritzia jakin nahi zuten. Horretarako, hiruko taldeetan banatu gara eta gure artean proiektuei buruz dakiguna plazaratu dugu. Eiderrek, Andreak eta nik ez genekien gehiegi metodo honi buruz, baina argi genuen metodologia desberdin bat dela eta proiektu baten garapenean oinarritzen dela. Izan ere, zenbait eskoletako geletan proiektu bat martxan jartzen dute ikaskuntza mota desberdin asko erabiltzeko aukera baitago, betiere Curriculuma errespetatuz.


Irakasleek proposatutako beste galdera bat izan da ea zer falta zaigun metodologia honi buruz ikasteko. Lehen aipatu dudan bezala, guk ez genekien gehiegi ikaskuntza mota honi buruz; nahiz eta proiektu baten ganapenean onarritutako ikaskuntza bat dela jakin, ez genituen garbi zeintzuk diren proiektu hauen zehaztapenak eta nola funtzionatzen duten.


Jarraian, proiektu hauei buruz gehiago jakitearren, Begoña irakasleak eskola bateko bi kasu praktiko erakutsi eta azaldu dizkigu. Lehenengoa, bost urteko haurren gelan zegoen gabezia batez sortutako proiektu bat izan da. Haurrek egutegi baten falta sumatu zuten eta irakasleak proposatu zuen beraiek eraikitako egutegi bat egitea bakoitzak; horren bidez, zenbakiak, hilabeten izenak (hainbat hizkuntzatan), jaiegunak, urtebetetzeak, urtaroak,.. eta beste hainbat gauza lantzeko aukera izan zuten. Haur bakoitzak bere egutegia sortu zuen eta hilabete bakoitzean urtaroaren araberako marrazki bat egin zuen.

Bigarren proiektua, haurrei berezko interesa pizten zien gai bat hartuz egin zuten proiektu bat izan zen. Proiektu hau futbolari buruzkoa izan zen eta arlo guztietan lantzeko aukera bikaina izan zen, Izan ere, matematika landu zen zenbakien bitartez, beste arlo batean lanbideak, eta abar. Proiektu honen helburua futbolaren inguruko hiztegi zabal bat jorratzea izan zen. Haurrek hitz asko ikastea lortu zuten eta gainera, beste gelakideekin partekatu zituzten (beste gelakideek ere beren hiztegia partekatuz).


Proiektuetan oinarritutako metodologia honetan sormena lantzen eta gauza oso baliagarriak ikasteko aukera ematen die; horrez gain, arlo guztiak hartzen dira kontuan. Beti ere, haurren interesetan oinarrituta.



Gue taldeak solastu ondoren, adostu dugu oso interesgarria den metodologia bat iruditzen zaigula. Honen bitartez, haurren interesa pizteaz gain, gai baten inguruan asko ikasteko aukera ematen baitu. Iruditzen zaigu tengabe fitxak erabiltzea baina askoz baliagarriagoa dela eta haurrak interes handiagoa erakusten dute. Beraz, gustatuko litzaiguke etorkizunean proiektuetan oinarritutako ikaskuntza jorratzea gure irakasle lanetan.

Zer da Curriculuma?

Irakasleak proposatu digun hurrengo lana Curriculumaren definizioa zehaztea izan da. Nahiz eta galdera erraza iruditu, ez da erraza definizio bat ematea, eta horregatik, irakasleak zenbait jarduera egiteko eskatu digu galderari hobeki erantzuteko. Jarduera horien artean, gelan taula bat bete dugu Curriculumaren inguruan, eta ondoren irakasleka bi irakurgai irakurtzeko eskatu digu.

Curriculum-a zer den definitzen hasteko, lau Curriculum mota daudela azaldu nahi izan dut:
Lehenengoa, Curriculum nulua, lantzen ez diren gaiei buruzko Curriculuma da, adibidez, sexualitatea, zoriontasuna,..
Bigarrena, Curriculum formala, adostatuta dagoen Curriculum-a da, dokumentu ofizialetan idatzita dagoena hain zuzen ere.
Hurrengoa, Curriculum erreala, Curriculumaren dokunmentu ofizialetik praktikan jartzen dena da.
Eta azkenik, Curriculum ezkutua dugu, ofizialean ez datorren baina egiten direnen ingurukoa da; batzuetan positiboa da, adibidez, lan taldean aritzea eta beste batzuetan negatiboa, adibidez, sexismoa.

Lehenengo irakurgaia "El curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen" izan da. Tituluan agertzen den bezala, irakurgai honek curriculum ezkutuari buruzkoa da. Bertan, azaltzen da nola irakasleek curriculumean ez dauden zenbait ideia transmititzen dizkiete beren ikasleei; adibidez, gelan dauden artelanen bidez, uniformearen bidez, dekorazioaren bidez, eta abar. Izan ere, askotan konturatu gabe ikasleek zenbait ideia eta balore ikasten dituzte nahiz eta curriculumean ez agertu, bisualki. Gainera, idazleak adierazten du ezaguera hauek ezkutuak izan beharrean curriculumean agertuko balira, ikasleek ez zituztela barneratuko.

Bigarren irakurgaian, "Curriculuma", oso argi azaltzen da Curriculuma definitzea nahiko zaila dela baina irakurgaian bertan nola egituratua dagoen azaltzen da; Curriculumak, helburuei buruz, edukiei buruz, metodologiari buruz, baliabide didaktikoei buruz eta ebaluazioari buruz hitz egiten duen dokumentu ofiziala dela dio. Gainera, idazleak azaltzen du hezkuntzarekin zerikusia duen guztia (politika, psikologia, pedagogia, gizartea, baloreak,...) har dezakegula Curriculumaren oinarritzat.

Azkenik, gelan egindako ariketa interesgarri bat hemen zintzilikatu nahiko nuke Curriculuma zer den definitu aurretik, izan ere, jarduera guzti hauek definizio konplexu hori eman ahal izateko lagungarriak izan baitira. Gelan, Curriculuma zer den hobeto ulertzeko hurrengo taula hau burutu dugu:


Hau guztia kontuan izanik, Curriculuma zer den definitzen saiatuko naiz. Hasteko esan beharra dago definitzeko nahiko hitz konplexua dela, adituek era askotara definitzen baitute. Hala ere, ni guztiz ados nago Curriculuma testuarekin; Curriculuma edukiak, helburuak, metodologia, ebaluazioa eta abar jasotzen dituen dokumentu ofiziala baita. Beste era batera esanda, zer, nola, noiz eta non irakatsi eta ikasi behar den azaltzen duen dokumentua. Dokumentu hau hezkuntza ministerioak diseinatu egiten dut eta ondoren, zentru bakoitzeko irakasleek beren gelan aplikatzen dute

Eskola Bizipenak & Heziberri

Lan hau burutzeko irakasleak proposatu digu idatzi eta partekatu dugun argazki elkarrizketa Euskal Herrian indarrean dagoen legearekin alderatzeko, hau da, gure eskola bizipenak legearekin konparatzeko. Horretarako, nire argazkiekin zerikusia duten legearen zenbait puntu aztertuko ditut ea kontraesanak diren edo bat datozen biak.

Hasteko, heziberrin irakurri dudan atal bat elebitasunari dagokiona izan da. Legean jartzen duenez, elebitasuna bultzatu behar da eta Haur Hezkuntzan bi hizkuntza ofizialak (Euskara eta Gaztelania) irakatsi behar dira. Hala ere, azpimarratuta dago Euskarari lehentasuna ematen saiatu behar garela hizkuntzen erabilera sozialaren desoreka berdintzeko. Halaber, hizkuntza ofiziala ez den hizkuntza internazional bat ere irakasten da. Ni txikia nintzenean, klase gehienak euskaraz ematen nituen. Hala ere, gaztelerako klaseren bat ere izaten genuen, eta Ingelesa ikasten hasi ginen Haur Hezkuntzako etapan. Beraz, orain lehen zen bezala jarraitzen du, izan ere, lehentasuna ematen zioten Euskarari erabilera sozialaren desoreka sahiesteko. Horrez gain, asko azpimarratzen da Curriculumean zehar hizkuntzen garrantzia, eta nik nire eskola bizipenean adierazi nuen zenbait liburu irakurtzen nituela hizkuntzaren hobekuntza bat lortzeko; izan ere, ni txikia nintzenean ere garrantzi handia ematen zioten hizkuntzari eta eleaniztasunari.

Ordutegiari dagokionez ere, Legeak dioena bat dator nire Eskola Bizipenekin. Haurrak pixkanaka sartzen joaten ginen eskolara eta irakasleen eta gurasoen arteko zubia sortzen zen. Horrez gain, legeak dio haurrek atxeden txandakatua izango dutela, eta ni txikia nintzela patioan jolasteko atxedena uzten ziguten. Orain, lehen bezala, haurrak 8 orduz egon daitezke eskolan; hala ere, familiei zerbitzu zabala eskaintzen diete.

Familiaren inplikazioaren aldetik antzekotasun handia somatzen dut. 19.artikuluan azaltzen den bezala, familiak eskubidea du haurraren eskola-hezkuntzaren jarraipena egiteko, eta nire Haur Hezkuntzako etapan ere horrela izaten zen. Horrez gain, artikulu beran azaltzen den bezala, nire Haur Hezkuntzako etapan jarduerak egiten ziren gurasoen eta familen parte-hartzea bultzatzearren eta eskolaren eta familiaren harremana hobetzearren. Ni txikia nintzela festak antolatzen ziren eta familai guztiak gonbidatzen ziren haurrekin egoteko eta beren parte-hatzea bultzatzeko. Beraz, antzekotasun handia du legean jartzen duenarekin.

Nire argazki-elkarrizketan agertzen den atal bat txangoak dira, beraien bidez elkarbizitza bultzatzea lortzen baitugu. Heziberrin, ez da txangoei buruz ezer adierazten, txangoak egitea eskola bakoitzaren esku geratzen baita. Hala ere, bai azaltzen da Curriculum-ean elkarbizitzarako konpetentzia. Izan ere, garrantzi handia du elkarbizitza sustatzeak; beraz, zerikusia du nire eskola bizipenetan aipatu nuenarekin. 

Erlijioaren aldetik, Legearen Bigarren Xedapen Gehigarrian agertzen da Haur Hezkuntzako bigarren zikloan erlijio-ikaskuntzak jasoko direla. Beraz, 4-5 urteko ikasleak erlijio klaseak izango dituztela adierazten da. Xedapen hau nire eskolako bizipenekin alderatzen badut, nik ez nituen erlijio klaserik jaso Haur Hezkuntzako etapan zehar; eta ezta ere Lehen Hezkuntzan, hauek borondatezkoak baitziren. Gai honen inguruan ezin dut askoz gehiago aipatu nire eskolan ez baitzen erlijiorik ematen. Hala ere, esan beharra dago Heziberri legearekin konparatuz aldaketa nabarmen bat dela lehen erlijioa ez ematea eta orain bigarren zikloan derrigorrezkoa izatea.

Curriculum formalari dagokionez, konturatu naiz orain bezala, lehen ere horrelako Curriculum bat jarrraitzen zutela irakasleek. Nahiz eta berdina ez izan, zenbait aldaketa egin baitituzte urtean zehar, irakasleek Curriculum horren baitan ematen dituzte klaseak. Bertan, azalduta dago zein den beraiek burutu behar duten lana orokorrean, eta gero irakasle bakoitzak bere erara moldatu eta lan egiten du. Curriculum-a eskola guztietan eta urtero ezarrita dago, eta irakasle guztiek jarraitzen dute. Beraz, ni txikia nintzenean ere, Curriculum-aren arabera lan egiten zuten nire irakasleek; baina guztiz berdina ez zenez, zenbait desberdintasun ditu Heziberrirekin alderatuz

Hauek dira Heziberri nire eskola bizipenekin erlazionatu ditzakedan puntuak beste asko irakasleei zuzenduta daudenez, ez nintzen haien konsziente ni txikia nintzenean; beraz, ezin ditut alderatu.
Azkenik, esan nahiko nuke beste hainbat atal ere azaltzen direla Curriculum-ean. Hala ere, Curriculum-a irakasleei zuzenduta dagoenez, eta ni ikaslea nintzen aldetik, azaltzen diren puntu askoei buruz ezin dut gehiegi esan. Izan ere, nire eskola bizipenetan ez nuen horien berririk.

Hausnarketa 2

Didaktikako azken klase teoriko honetan (hilabete batzuk pasa arte), Irakasleak aurreko astean bezalaxe hausnarketatxo bat egitea eskatu digu. Hausnarketa klase honen ingurua izatea proposatu digu, eta horretarako, klasean, zenbait esaldi esanguratsu irakurri eta kritikatu ditugu. 

Klaseari hasiera emateko, Irakasleak esaldi bat irakurri du eta guztion hartean esaldiak zioena azaldu, eta ondoren, horren hausnarketa egin dugu. Jarraian, taldeka jarri gara eta bakoitzari esaldi bat eman dio irakasleak. Talde bakoitzak bere esaldiaren interpretazioa eta hausnarketa egin du eta gelakideekin konpartitu. 



Andrea, Irene eta niri  ''La educación es el pasaporte hacia el futuro, el mañana pertenece a aquellos que se preparan para él en el día de hoy'' (Malcolm X, 1925-1965) esaldia egokitu zaigu.  Beraz, esaldi honek dioena azaltzeari eta ondoren hausnartzeari ekin diogu. Gure iritziz, esaldi honek dio hezkuntza funtsezkoa dela haurrek etorkizun on bat izateko. Izan ere, guztiok izan dezakete etorkizun bat, baina hezkuntzarik gabe manipulatua izateko arriskua izan dezakezu. gainera, hezkuntzak arrazionalki zure erabakiak hartzeko aukera aparta eskaintzen dizu. Horrez gain, oso tresna bikaina da etorkizunean errekurtsoak izateko aukera ematen baitizu. Izan ere, hezkuntzaren laguntzaz lortzen dituzun errekurtsoak etorkizunean oso baliagarriak izan daitezke zuretzat. Azpimarratu nahi izan dugu zein baliotsua den etorkizunean, orain ikasitako guztia eta hezkuntzak ematen diguna. Beraz, guztiz ados gaude Malcolm X-ek esandako esaldiarekin, oso garrantzitsua eta lagungarria baita hezkuntza etorkizunean eta bizitza osoan  zehar. nin


Talde bakoitzak bere esaldia irakurtzen ari zen bitartean,  konturatzen joan gara esaldi askotan hombre eta maestro hitza azaldu direla. Horrelako hitzek emakumeak baztertzen ditu, genero maskulinoa erabiltzen baitu eta irakasleak azpimarratu du komenigarria izango litzakeela beste zenbait hitzengatik aldatzea. Generorik ez duten hitzak ere baditugu gure hizkuntzan eta ados gaude hobe litzakeela horrelako hitzak erabiltzea tea inor ez batertzea. Beraz, hitz horiek erabili ordez garrantzitsua iruditzen zait esatea ser humano eta docente erabitzea komenigarriagoa dela. 

Oso esaldi interesgarriak izan dira klasean landu ditugunak, adibidez, ikasleei hainbeste eduki irakasten saiatu ordez hori lortu gabe, eduki gutxiago irakastea baina eduki horienganako haurren interesa piztea errazago izango baita beraientzat interes hori edukita edukiak barneratzea. Horrez gain, azpimarratu dugu irakasleak sinistu behar duela irakatsi nahi duen hori, bestela ziurtasun eza transmititu egiten baitu. Hala ere, nahiz eta irakasleak ziurtasuna eduki behar duen haurrek berneratzea lortzearren, ikasleak ere entzun behar ditu eta irakasleak jakin behar du, berak dioena ez dela beti egia borobila eta batzuetan konfunditu ere egin daitekeela, inor ez baita perfektua.

Bukatzeko, Irenek bere Blog-ean aipatu duen bezala, oso erreflexio interegarria egin dugu gelan. Nahiz eta hezkuntzak askotan zailtasunak dituen eta agintzen duen jendea duenbere gainean zenbait zailtasun jartzen dituenak, esperatza izatea funtsezkoa da. Nire ustez horregatik gaude ere magisteritza gradua egiten, hezkuntzan hobekuntzak egin ahal ditugularen konfiantza dugulako. Beraz, argi izan behar dugu esperantza ez dela galdu behar eta guk zenbait aldaketa eta hobekuntza egiteko aukera dugula etorkizunari begira.