jueves, 4 de febrero de 2016

Haur Hezkuntzako oroitzapenak

Didaktika Orokorraren gairako "argazki elkarrizketa" bat egitera gonbidatu gaituzte, eta hala, Haur Hezkuntza garaiko argazki batzuk aukeratu ditugu, hauen inguruko hausnarketatxo bat egitearekin batera.


Aukeratu dudan lehen argazki honetan ikus daiteke nola Inauteriekin batera, txikitan herrira jeisten ginen plazan dantzatzera Trapujalez jantzita. Pozarren hartzen genituen Inauteriak, betidanik emozioz betetako festak izan baitira, eta txikitan gainera garrantzi berezi bat zuten hauek; mozorro, musika, dantza eta ongi pasatzeko garaiarekin lotzen baitgenituen. Urduritasun handiko unea zen urtean zehar prestaturiko dantzak jendearen aurrean plazaratzen genuenekoa, eta ilusio handiz gogoratzen ditut une hauek.























Ondorengo argazkia nire lehen eskola egunekoa da, zeinetan pozarren nagoen ikasturte berriari ekiteko. Garrantzitsua da txikiengan ikasturte berriarekiko ilusioa mantentzea, hala, alaiago eta umore onez hartuko dute ikastera joan beharra, eta horrela, gogotsuago ekingo diete ikasketei. Garrantzizkoa da haurrek eskolaren irudi positibo bat izatea, hau da, haurrek ez dezatela erlazionatu ikastetxea leku aspergarri edota deseroso batekin, gauzak errazagoak baitira gogo onez hartzen baditugu. Txikitan gustura joaten nintzen ikastolara; bertan, lagunekin bildu eta primeran pasatzen bainuen jolasean.




Hurrengo argazki honetan berriro ere Inauterietako egun bat adierazten du, zeinetan eskozesez jantzita nagoen 6 hilabete eskas nituelarik; gainera hau izan zen nire bizitzako lehen mozorroa. Oroitzen naiz asko atsegin nuela mozorratzea, gainera, askotan, mozorroturik joaten nintzen kalera nahiz eta jai bereziren bat ez izan. Haurrei ikaragarri gustatzen zaie mozorratzea eta baste norbait direla aditzera ematea, horretarako oso gustura hartzen dituzte mozorroen jolasak, zeinetan beste pertsona baten papera hartzen dute ongi pasatzearren.





Jarraian dugun argazkian berriro ere eskolako gelan aurkitzen naiz, zeinetan oso gustura eta alai sentitzen nintzen lagunekin batera. Hemen ikus dezakegu nola jostailuak, txirristra eta eskaileren erabilpena eginez oso ongi pasatzen genuen, hirurok, hauek izan ziren nire txikitako lagunak, eta horaindik haiekin erlazio bat mantentzen dut nahiz eta herri ezberdinetakoak izan, horregatik emozio ugari jasotzen dituen argazkia da hau. Esan beharra dago txikitan mugimenduzko jolasak oso atsegin ditugula eta oso garrantzitsuak direla gure garapen motorra era egokian ahalbidetzeko etorkizunari begira, gai honetan ni enintzen atzean geratzen izugarri atsegin baitnuen mugimendua eskatzen zuten jolasak, haur oso aktiboa baitnintzen.





Aukeratu dudan ondorengo argazkiak poztasun handia eragiten dit, hau- eskolako lehen gela, zaintzailea eta ikaskideak azaltzen baitira bertan. Gogoratzen naiz talde txikia ginela, eta beraz, elkarren artean harreman polita genuela. Oroitzapen atseginak oroitarazten dizkidan argazkia da hau, eta horregatik aprezio handia diodan argazki bat da hau.




















Ondorengo argazki honetan nire urtebetetze eguna ospatzen ageri nazi ikaskideekin batera, oroitzen naiz nire urtebetetzeak udaran direnez ezin izaten nuela inoiz nire bizkotxoa klasera eraman egun berezi hori ospatzearren, horregatik, kurtso hasieran bizkotxo bat eraman nuen nire urtebetetzeak izango balira bezala, eta hala esperientzia polita bizi nuen klasekideekin batera ospatu ahal izan

nuelako nire urtebetetze eguna.







Hurrengo argazkian Korrika egunean ageri naiz klasekideekin batera, gaur egun haietariko asko kuadrilakoak ditudalarik. Betidanik genuen ohitura Ikastolan gure Korrika Txikia ospatzeko, eta guk gogo handiz hartzen genuen parte ekintza honetan, izan ere, norberak bere dortsala margotu beharra zuen, tentsio handieneko unea, lekukoa nork eramango zozketa bidez egokitzen zenekoa zen denok baitginen irrikitan lekukoa ikastolatik herrira korrika nork eramango. Gogoratzen naiz, behin, niri egokitu zitzaidala lekukoa eramatea eta ikaragarrizko ohorea iruditu zitzaidan herriko plazara lasterka sartzea "pelotoi" guztiaren buru lekuko airean altxatuz.








Hurrengo argazkia Haur Hezkuntzako 4 urteko gelakoa da, bertan guztiok ageri gara, eta emozio asko ezkutaturik dituen argazkia da, txikitako lagunak gaur egun ere lagun izaten jarraitzen dutela ohartzen baitnaiz, eta erlazio hori noiztik dagoen ezagutzeak poztasun handia trasmititzen dit. Argazkiari dagokionez, Ikastola aurrean aterata dago, bertan ateratzen genituen kurtsoko argazki guztiak, bertan ospatzen zen "Uraren eguna", bertan zegoen gure patioa eta hori dela eta bertan jarraitzen dute bizirik txikiak ginelarik bizitako bizipen guztiek.








Azken argazki bezala nire bizitzako lehen txangoarena aukeratu dut, zeinetan, 2 gau eman genituen kanpoan Ikastolarekin. Hasieran urduri ginen guztiok, baina gogoratzen naiz gauean jolas ugari egin genituela (modelo desfilea etab.) eta hala, urduritasunak poztasun eta barrezko uneak bilakatu ziren. Harrezkero ikaragarri gustatzen zitzaidan gaua pasa behar genitueneko txangoak asko disfrutatzen baitnuen nire lagunekin hainbeste denbora elkarrekin egoten. Txikitako argazki guztietatik hau da gehien gustatzen zaidana eta emozio edo bizipen atseginenak oroitarazten dizkidana, txango hartan bizitako une guztietaz oso ongi oroitzen baitnaiz.







2 comentarios:

  1. Kaixo Axier!

    Zure Blog-a irakurri dut eta oso interesgarria iruditu zait, mila esker gurekin konpartitzeagatik. Nik etiketa hauek jarriko nizkioke zure argazkiei:

    1-Mozorroak
    2-Ilusioa
    3-Jolasak
    4-Harremanak
    5-Harremanak hau ere bai
    6-Urtebetetzea
    7-Korrika
    8-Festa
    9-Txangoa

    ResponderEliminar
  2. MIlaesker zure ekarpenengatik, Axier. Zure argazkiak ikusi ondoren bakoitza hitz gutxitan laburtuz nire ekarpena egin nahiko nuke.
    1. Mozorroa
    2. Ilusioa
    3. Garapen psikomotorra
    4. Psikomotrizitatea
    5.irakaslearekiko atxikimendua
    6. urtebetetze festa
    7. Korrika
    8. ikaskideen arteko harremana
    9. irteera

    ResponderEliminar